BESTELAKOAK

Bilblogari Lehiaketa arrakastatsua aurten

Euskara sailak eta Nontzeberri interneteko atariak Bilblogari euskarazko blogen lehiaketaren hirugarren edizioa abiatu zuten urrian, eta atzo bertan, lanak entregatzeko epea amaitu zen, eta honezkero epaimahaikideak lanean jarri dira zeintzuk diren onenak erabaki ahal izateko.

Internet esparruan euskararen erabilera sustatzea helburua duen aurtengo lehiaketan 45 blog inskribatu dira, eta horiek lehiatuko dira dauden sariak eskuratzeko.

Aurten oso parte-hartze handia egon da eta joan den urteko marka gainditu egin dugu erraz. Mota askotako blogak heldu dira eta guztietan gaur egungo gazteek dituzten zaletasunak, kezkak eta ilusioak nabarmentzen dira (kirola, moda, dantzak, bidaiak, musika, Euskal Herria, geografia, genero berdintasuna, osasuna, elikadura, zinema, hiriak,…).

Lehiaketan hiru atal zabaldu dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da hemendik aurrera, eta blog originalenak ere bere saria izango du.

Julen Gabiria idazle eta euskal blogari aitzindariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako irizpideak baloratuko dituzte saridunak erabakitzerakoan: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna.

Honakoak dira sariok:

Blog pertsonal onena: 300 euro
Taldeko blog onena:300 euro
Blog tematiko onena: 300 euro
Blog originalena: 300 euro

Beste aldetik, aldaketarik gertatu ezean, Sari Banaketa ekitaldia egingo dugu azaroaren 30ean, 19:00etan, Zazpi Kaleetako La Bolsa Udaltegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button