IKUS-ENTZUN

“Gizon sinkronizatuak” dokumentala proiektatuko dute Elorrion

Dylan Williams zinegileak zuzenduriko Men Who Swim (Erresuma Batua eta Suedia, 2010) filma proiektatuko dute bihar Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Proiekzioa Hilero film dokumental berria izeneko programaren baitan dago eta jatorrizko bertsioan (ingelesez eta suedieraz) eta gaztelaniazko azpitituluekin ikusiko da, 19:30ean.

Suediako igeriketa talde sikronizatua osatzen duen gizon taldeari buruzko istorio hunkigarri eta umoretsua da filma. Tren-gidariek, artxibozainek edo irakasleek osatzen dute talde hori. Gutxika ohartuko dira ez direla munduan dagoen gizonezko igeriketa sinkronizatuko talde bakarra. Horrela, 40 urte inguru dituztela, mundu mailako txapelketan parte hartuko dute.

Dylan Williams Suedian bizi den galestarrak zuzendu du dokumentala. Izan ere, Suediera joan zenean, maitasun kontuak tarteko, igeriketa talde horretan sartu zen lagunak egiteko. Handik sei urtera zuzendu zuen filma.

Pelikula hainbat herrialdetako jaialdietan lehiatu da. Esaterako, Finlandiako DocPoint Helsinky Documentary Film Festival jaialdiaren aurtengo edizioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button