MUSIKA

Glaukomak lan berria aurkeztuko du asteburuan Tolosan

Glaukomak Kalima izenburuko lan berria aurkeztuko du asteburuan etxean, hots, Bonberenean. Taldeak bi kontzertu egingo ditu, ostiralean eta larunbatean, 22:30ean, bandaren hirugarren lana aurkezteko asmoz.

Vol. 1 eta Vol. 2 diskoen ostean, gipuzkoarrak Kalima grabatu dute Bonberenean, Karlos Osinaga Txap teknikariaren gidaritzapean. Uztailean, hain justu, lan berri horren ONE, TWO izenburuko kantuaren klipa zabaldu zuten.

Taldearen lan helduena da, bai eta sendoena ere. Hitzen aldetik, gordinak dira, baina umorez eta ironiaz beteak. Diskoak rap estiloaren inguruan ardazten diren hamahiru kantu biltzen ditu, bestelako estiloei bizkarra eman gabe, reggae, funk, pop edo dancehall, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button