ARTEA

Nafarroako VIII. Komiki Azoka

Iruñeko Kondestablearen jauregian gauzatzen ari da Nafarroako Komiki Azoka. Zortzigarren edizio hau irailaren 28ra arte zabalik izango da.

Javier Olivares, Josep Coll, Jj Aós, Idoia Iribertegui, Albert Monteys, Flavita Banana, Mauro Entrialgo, Ata, Molina, Oskar Benas, Cels Piñol, Fernando Vicente, Calpurnio, Arantxa Recio, Ernest Sala eta Ilustradorxs Navarrxs adituek hartuko dute parte jaialdian.

Gauza asko izango dira ikusteko eta gozatzeko: aipagarria da The Velvet Underground talde estatubatuarrari egingo zaion omenaldia; Jota Jotak eginiko hainbat komiki; Idoia Iribertegi iruindarraren lanak; Dracula eleberri klasikoari buruzko hainbat ilustrazio berezi; El Jueves aldizkari satirikoan aritu den Monteys adituaren obra, eta abar.

Mota askotako erakusketez gain, zinemak ere tokia izango du bertan, eta hala, Zinema eta komikia: lurralde  hibridoa atalaren barruan, Robert Crumb ospetsuaren gaineko Crumb filma pantailaratuko da irailaren 20an. Hori baino lehenago, irailaren 13an, Kick Ass filma ikusteko parada ere egongo da. Aste honetan ere, beste film bat proiektatuko da: Pollo con ciruelas. Zikloaren azken emanaldia 27an izango da: Scott Pilgrim contra el mundo.

Nafarroako Komiki Azokari buruzko datu guztiak, bere webgunean topa ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button