ARTEA

Bizitza beti bueltatzen da bere bidera

Jesus Mari Arruabarrena argazkilariak Ckristopagania izeneko erakusketa aurkeztu du Zarauzko Photomuseumen. Erakusketa martxoaren 14tik apirilaren 9ra bitarte izango da ikusgai.

Jainkotiarra eta paganoa elkarren aurkako kontzeptu eta jarrerak dira, gure gizartean maiz agertzen direnak eta isla interesgarria dutenak jai herrikoietan eta ekitaldi erlijiosoetan. Sarri askotan, ideia biek ontzi komunikatu gisa funtzionatzen dute, eta batzuek uste dute adierazpen horiei eta fusio horri esker lortzen dela gizartearen oreka.
Inauteriak, herriko jaiak, Aste Santua, erromeriak eta abar egutegi zehatz bat errespetatuz ospatzen dira urtean zehar. Batzuetan, balantzak esparru lurtar, atsegin eta lotsagaberantz egiten du, eta beste batzuetan, berriz, espiritualtasunerantz eta penitentziarantz. Kasu batzuetan, poloak gurutzatu egiten dira, eta mezu nahasi eta iradokitzaileak eskaintzen dira, bigarren mailako irakurketak sorraraziz. Pentsatzekoa den moduan, bizitza beti bueltatzen da bere bidera.

Jesus Mari Arruabarrena durangarra da eta Madrilgo Centro de Estudios de Vídeon ikasi zuen. Honako adituekin lan egin du: Antoine D´Agata, Giorgia Fiorio, José Manuel Navia, Alfredo Caliz, Ricky Dávila, Oscar Molina, Juan Valbuena, Arianna Rinaldo, Matias Costa eta Victor Steinberg. Zenbait liburu plazaratu ditu: Antzinako ogibideak galbidean (1995); Azken Belaunaldia (2002); Baserria-Oroimerari loturik (2005); Gertukoak / Ausencias (2010) eta MOO (2013). Bere lanak hainbat egunkari eta aldizkaritan agertu dira: Geo, Península, El País, Integral edo Emakunde

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button