
Gaur, (hilak 16) zabaldu da Bordari-Satarka XL. Literatur lehiaketara aurkezteko epea eta irailaren 15ean itxiko da. Betiko legez, lehiaketa honek euskararen erabilera bultzatu nahi du eta era berean, idazle berriak sortu.
Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake. Bordari ipuin sariko lanak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez. Eta Satarka olerki sariko lanak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez (orrialde bakarrera idatzia). Lanek euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute.
Idazlan onenak aukeratzeko, ondoko irizpideak izango ditu kontuan epaimahaiak: Irudimena eta sormena, testuaren ezaugarri literarioak, testuaren arintasuna eta koherentzia/kohesioa, hizkuntzaren erabilera zuzena eta aberastasuna, eta balio ez sexistak eta ez diskriminatzaileak defendatzea eta gizonezko eta emakumezkoen estereotipoak haustea.
Sariak berdinak izango dira bi modalitateetan: Lehen saria, 800 € eta oroigarria. Bigarren saria, 400 € eta oroigarria. Eta Hondarribia saria, 400 € eta oroigarria.
Informazio gehiago Hondarribiko Udal webgunean duzue.