ESZENA

Antzerkiaren laborategia eta labirintoa

Ander Lipusek antzezpen ikastaroa zuzenduko du otsailaren 25ean Banartek Abadiñon duen lokalean. Antzerkiaren laborategia eta labirintoa ikastaroak zortzi ordu iraungo du.
Ikastaroaren xedea ikasleari ahots eta gorputz entrenamendurako tresnak ematea da, bere ekintzetan zehaztasun, argitasun eta proiekzioarekin jardun dezan, eta bere potentzialtasuna aberastu dadin.

Hala laborategian hainbat ariketa jorratuko dira, hala nola, ariketa plastikoak eta dinamikoak (aktorearen biosa); Labanen kuboa (ahots ariketak), adierazpena (eskuak, oinak, aurpegiko maskara…), edo lana hainbat dramaturgiarekin.

Horretaz gain, teoria ere jorratuko du Lipusek. Izan ere, antzerkiko funtsezko zenbait teknika eta estetika landuko ditu, tartean, Tadeusz Kantor, Eugenio Barba, Kathakali, edo Teatro Noh. Horretarako, bideoak ere erabiliko ditu, beti ere, Antzerki Antropologia hobeto ezagutzeko asmoz.

Ikastaro interesgarri honen xehetasun guztiak Banarteren webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button