BESTELAKOAK

Esaera Zaharren Txapelketa Sopelan

Sopelako AEK aspaldi hasi zen Esaera Zaharren Txapelketa antolatzen eta hala, apirilaren 21ean 19 urte beteko du aurten lehiaketak.

Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu: lehen fasea goizean, herrian zehar izango da. Eta geroago, Sopelako frontoian, herri-bazkariaren ostean, finalerdiak eta finala egingo dira.

Txapelketa honetan taldeka (2-4 kide) parte hartzen da, eta Arrate Ilaro eta Julio Soto bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik zeini dagokion asmatzean datza.

Partaide guztiei oroigarriak banatuko zaizkie eta irabazleentzako sari bereziak egongo dira.

Anima zaitezte, osatu taldea eta parte hartu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button