LITERATURA

Blas de Otero Poesia Sariaren irabazleak

Luis Garde Iriarte nafarra, Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren bosgarren edizioaren irabazlea izan da euskarazko sailean. Maizter arrotza izan da euskarazko modalitatean gailendu den lana, estilo moldez oparoa dena eta irudietan originaltasuna erakusten duena. Luis Garderen laneko bertso-lerro batzuk oso trinkoak eta iradokorrak direla eta poemarioak pisua eta irmotasuna ageri dituela adierazi du epaimahaiak.

Luis Garde Iriarte, Donezteben bizi da eta Filologia Hispanikoan lizentziatua da. 2003an Felipe Arrese Beitia Euskaltzaindia-BBK poesia saria lortu zuen Oihan nabarra lanarengatik. 2007an bigarren poema liburua argitaratu zuen, Haize hegoaren aroak (Pamiela, 2007). Urte horretan bertan beste poema liburu bat argitaratu zuen, Urtzailearen beharra. Lan horren proiektuarekin Joseba Jaka beka irabazia zuen lehendik. 

Gaztelaniazko modalitatean, Ana Pérez Cañamares kanariarrak Las sumas y los restos lanarekin lortu du saria. 

Lehiaketa hau, sortu eta bost urteko epe laburrean, literatur panoraman gehien baloratzen den eta partaidetza handienetakoa duen hitzorduen artean finkatu da, bere historiako partaidetzarik altuena lortuz.
Nazioarteko poesia sariketa honek inoizko partaide kopururik altuena izan du. Gaztelaniaz 468 lan aurkeztu dira, eta euskaraz 15.

6.600 euroko saria du modalitate bakoitzerako (gaztelania eta euskara).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button