
Gaur, urriak 1, Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan, Beire taldearen kontzertuarekin gozatzeko abagunean izango duzue.
Besarkada bat garai berriei, popari, malenkoniari, bigarren eskuko musikari, dramak elkarbanatzeari, mugarik gabe maitatzeari…Hori da Beire.
Iratxe Perezen (Chulería Joder) sortzailearekin batera, beste bost musikarik pop-rock modernoko zortzi abesti dituen diskoa sortu dute. “Esperimentazioari tokia eginez, maskara denak kenduta”.
Diskoa konposatu eta Harritz Harreguyren estudioetan grabatu duen formazioa hau da: Iratxe Perez (gitarra eta ahots nagusia), Jon Gago (gitarra eta koroak), Jone Ibarretxe (sinteak, gitarra eta koroak), Lore Nekane Billelabeitia (baxua eta koroak), Ander Uribarri (bateria), eta Ezezez taldean aritzen den Kike Heredero (tronpeta).
Gaurko kontzertuaren ostean, Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan arituko dira urriaren 4an.



