IKUS-ENTZUN

Huhezinema jaialdiak lanak bidaltzeko epea zabalik dauka

Aurten Huhezinema Euskal Ikus-entzunezkoen Jaialdiak bere 20. edizioa ospatuko du, eta edizio berezi horretan parte hartzeko epea ireki berri du. Lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da. Dakizuenez, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen du parte antolakuntzan.
Hurrengo edizioa urtarrilaren 20tik 22ra egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman eta Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan.
Edizio honetan euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua sendotuko dute antolatzaileek, eta horrexegatik, aurten euskarazko lanak bakarrik onartuko dituzte lehiaketan, “euskaraz sortzen duten zinemagile eta sortzaileen lana bultzatu eta ikusgarritasuna emateko asmoz”.

Hainbat sari banatuko ditu lehiaketak: Sail Ofizialean hautatuko den finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik; Huhezinema saria (650 euro); Ikasle film onena (300 euro);  MU saria (200 euro) Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari; Bideoklip onena ( 300 euro); eta Ikusleen Saria.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, eta bestelako xehetasunak: Huhezinema

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button