LITERATURA

Blas De Otero-Ángela Figuera Poesia Sariaren 18. edizioa

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero eta Angela Figuera poeta bilbotarrak omentzen dituen Poesia Sariaren aurtengo edizioren deialdia egin dute. Originalak jasotzeko epea maiatzaren 30ean amaituko da. Saria 5.500 eurokoa da, bai euskara modalitaterako, bai gaztelania modalitaterako

Edozein nazionalitate edo bizilekutako adin nagusiko pertsonek parte har dezakete, eta euskaraz eta gaztelaniaz bidali ahal izango dituzte poema-liburuak, eta originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, aurretik saririk jaso ez dutenak.

Lanak PDF formatuan aurkeztu beharko dira eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dira. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.

Aurreko edizioan Iban Garro Alzurik irabazi zuen saria, Euri Beroak lanagatik. Gaztelaniazko modalitateko David López Sandoval kordobarra izan zen irabazlea Arte Menor lanagatik.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button