LITERATURA

Blas De Otero-Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Saria martxan da

Bilboko Udalak Blas De Otero-Ángela Figuera Poesiaren Nazioarteko Sariaren edizio berri baterako deialdia egin du. Bi modalitatetan parte hartu ahal izango dute idazleek: euskaraz eta gaztelaniaz, eta bietako saria 5.500 eurokoa izango da. Deialdia maiatzaren 30ean itxiko da.

Lanak formatu digitalean baino ez dira onartuko, eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dituzte. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.
Blas de Otero-Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Sarian edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-liburuek originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta akzesit bidez aitortuak izatea ere. Lehiaketan ere ez dira jatorrizko lan gisa onartuko, aukeratzen den modalitatea ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Aurreko edizioan Juan Ramon Madariaga Abaituak irabazi zuen Beste Piztia Batzuk poemarioarekin, eta Francisco Javier Gilabert Sanchez Todavía el asombro lanagatik, gaztelaniaz.

Betebeharreko kontu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button