LITERATURA

Blas De Otero-Angela Figuera nazioarteko poesia saria

Bilboko Udalak Nazioarteko Poesia Sarien XVII. edizioaren deialdia egin du. Lehiaketa honen helburua Blas de Otero eta Angela Figuera poeta bilbotarrei omenaldia egitea da. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 30era arte bidali ditzakete haien lanak, bi modalitateetan: euskaraz edo gaztelaniaz. Bi kategorietako saria 5.500 eurokoa izango da.

Poema-liburuak helbide hauetara bidali behar dira: www.bilbao.eus/blasdeotero-angelafigueralehiaketa. Formatu digitalean baino ez dira onartuko, eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dituzte. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.

Blas de Otero-Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Sarian edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-liburuek originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta accesit bidez aitortuak izatea ere. Lehiaketan ere ez dira jatorrizko lan gisa onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Aurreko edizioan sarituak izan ziren euskarazko modalitatean, Elena Sánchez Fuertes Epilogorik Gabe obragatik. Eta gaztelerazko modalitatean, Daniel García Arana Todo Instante lanagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button