ARTEA

Ia psikodelia den esperientzia fisikoa

Rekalde Aretoko erakusleihoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak jaso dituzten artisten artelan berriak izango dira ikusgai 2019an, Barriek 2019ren VIII. edizioaren barruan. Cristina Gutierrez Meurs artistaren lana izan zen lehena. Endika Basaguren eta Oihane Iraguen artisten obrak ere erakutsi dira. Gaur berton, Irati Urrestarazu artistaren obra jarriko da Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan.

Urtero egiten da programa, eta foru-erakundearen Arte Sorkuntzarako Bekak jaso dituzten sortzaile batzuen lan plastiko eta bisualak erakutsiko dira bertan. Ekimenaren helburu nagusia da Bizkaiko sormen-talentuen lana ikusaraztea eta ibilbide artistikoan laguntza ematea.

Uztailaren 2tik irailaren 1era arte, Irati Urrestarazu (Bilbo, 1989) izango da protagonista. “Txikitan herdoildutako hiltzeak edota hondakinetako adreilu zatiak biltzen nituen, kontrakotasunak beti erakarri nau, zuk urdina nik berdea. Prozesuak naraman bideetatik egiten dut lan, nahiz eta azken aldian eskulturatik edo objetualizaziotik nabilen, beste diziplinatan ere sostengatzen naiz nire praktika egiterako orduan. Inguruan eta egunerokotasunean topatzen ditudan elementuak erabiltzen ditut lan egiterako orduan”. 2014. urtetik Okela Sormen Lantegiko kidea da. 2017. urtean Getxoarten parte hartu zuen. 2018. urtean Diputazioko produkzio bekak jaso zuen, eta aurten, Bilbaoarteko erresidentzian bekaduna izan da.

Javi Arbizu arte kritikoak honako esan du: “Iratiren proposamenak aktante moduan uler daitezkeen objektuak ekartzen dizkit burura, sortzeko eta ekoizteko ahalmena duten izakiak, gure munduaren eraikuntzan parte hartze aktiboa dutenak, eta aldi berean, gurekin komunikatzen direnak. Honakoa hau erakusketara iristeko askotariko ateetako bat baino ez da.”

Irailaren 3tik urriaren 20ra, Pau Figueres artista izango da Rekalde Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button