MUSIKA

“Blancaren festak”, glamour, mundu erotiko, dibertigarri eta probokatzailearen “showa”, Gazteizen

Glamour eta mundu erotiko, dibertigarri eta probokatzailean murgiltzeko  gonbitea dakar Gasteizko FesTV  ekimenak datorren irailaren 6an, ostiralez, Kubik aretoan. Blanca Li da protagonista, Parisko gaueko pertsonaia liluragarria, Blancaren festak ikuskizun bereziarekin.

Gaueko 00:30etik aurrera eskainiko duen show probokatzailean bere bihotzeko hiriei egiten die omenaldia: Paris eta Madril, hain zuzen. Zuzeneko musika ez ezik, hainbat diziplina ere darabil oholtzan: burla, playback, dantza eta zirkuko musikariak, esaterako, “ikuskizun, bakarra eta errepika ezina, ustekabez betea”, antolatzaileen esanetan.

“Lentejuelen unibertso oparora bidaiatzeko gonbidapena da, ikus-entzulerik ausartenaren emanaldi inprobisatuak ikusteko aukera ematen duena, eszenatokira igotzen den jende ausartaren eskutik. Ezinbesteko hitzordua da bizitza ospatzeko, planetako festa dibertigarriena eta beroenaz gozatzeko aukera ematen duena”.

Kontzerturako sarrerak eta informazio gehiago, Kubik Aretoko webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.