BERTSOTAN

Bizkaiko zortzi txapeldun, oholtza berean

Asteburu honetan, abenduaren 20an, Bizkaiko bertsolari txapeldunen bertso jaialdia izango da Getxon. Ekitaldi berezia izango da, izan ere, Kopla barik zirkuitua biribiltzeko txapeldun askoren bilgune izango da saio hori.

Diogun bezala, jaialdian Bizkaiko zortzi txapeldunen bertsoaldiak entzuteko parada egongo da. Saioa abenduaren 20an izango da Getxoko Muxikebarri zentroan, 18:00etatik aurrera. Oholtza gainean, zortzi txapeldun: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya.
Gaiak prestatzen txapelketako gai-jartzaile taldea ibili da eta Begoñe Olabarria izango da aurkezlea.

Muxikebarriko ateak 17:00etan zabalduko dira eta sarrera aurrez eskuratu duten bertsozaleek ere txarteldegira joan eta sarrera trukatu beharko dute, sarrera zenbakituak hartu ahal izateko.

Jaialdia denon osasuna bermatzeko segurtasun neurri guztiak hartuta egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button