ARTEA

Bizkaiko naturaren alderdiak argazkietan

Bizkaiko Foru Aldundiak naturaren lehen argazki lehiaketa antolatu du eskolaumeentzat. Hala, European Wildlife Photographer of the year lehiaketako Naturaren argazkilariak 2014 erakusketarekin eta Bizkaiko naturaren bost argazkilari ospetsuen argazkiekin batera erakutsiko dira aukeratutako umeen argazkirik onenak.

Argazki lehiaketa honetan bi kategoriatan parte hartu ahalko dute eskola-umeek: 10 urtetik beherako umeak eta 10 eta 14 urte bitarteko umeak. Irudiek Bizkaiko naturaren alderdiak islatu behar dituzte.

Argazkilari finalisten eta irabazleen lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare aretoan erakutsiko dira, apirilaren 7tik maiatzaren 31ra, Naturaren argazkilariak 2014 erakusketan.

Ondare aretoak ere, Xabier Armendariz, Mikel Bilbao, Santi Yaniz, Joseba del Villar eta Carlos Villoch (European Wildlife Photographer of the Year 2008 lehiaketako irabazlea) argazkilari bizkaitarren aukeraketa bat erakutsiko du. Bost argazkilari horiek izango dira eskola-umeentzako argazki lehiaketako epaimahaikideak.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak helbide honetan kontsultatu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button