BESTELAKOAK

Bizkaiko museoetan publiko guztientzako plana Aste Santuan

Bizkaiko Foru Aldundiko museoek eta aretoek programa berezia abiatu dute Aste Santuko oporretan lurraldeko kultura-baliabideak sustatzeko xedez.

Hala, Arkeologi Museoak (Bilbo) bisita gidatuak antolatu ditu martxoaren 31n, apirilaren 2an, 3an eta 7an, 17:30ean, Erraldoien bizkar gainean. Euskal arkeologiaren historiografia erakusketa dela eta.
Bermeoko Arrantzaleen Museoak Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak lehen munduko biran erakusketa eskaintzen du. Beste alde batetik, Pazko Astean haurrentzako tailerrak eskainiko dira apirilaren 6, 7, 8 eta 9an.
Euskal Herria Museoak, Gernika-Lumon, Hemingway & Euskal Herria erakusketa aurkeztuko du martxoaren 31tik aurrera, Estatu Batuetako idazle ospetsuaren eta Euskal Herriarekin izan zuen loturaren inguruan.
Balmasedako la Encartada Fabrika-Museoak Txapel txapelduna erakusketa du aurten, Loli Bringas ehungintzako langileak 1958ko Kopako final mitikorako egindako kolore biko txapel bitxia erakusten duena.
Muskizko El Pobal burdinolak Aste Santurako eta Pazko asterako hainbat jarduera eskaintzen ditu, tartean, bisitak eta erakustaldiak, eta Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón erakusketa zabalik izango da.
Bakion, Txakolinaren Museoa-Txakolinguneak bisita gidatuak eta dastatzeak antolatuko ditu egunotan. Gainera Komikia erakusketa ikusi ahal izango da.

Rekalde Aretoak Agustin Ibarrola, naturalmente (uztailaren 4ra arte) erakusketa eskaintzen du gaur egun. Aretoan bestelako ekimenak ere antolatu dira, tailerrak eta bisita bereziak.
Ondare Aretoan, Juan Manuel Lumbreras Galeria de Arte-ren XXV. urteurrena ospatzeko egin den erakusketa ikus daiteke. Apirilaren 30era arte dago zabalik.

Azkenik, Kortezubiko Santimamiñeko bisitarien zentroa ere zabalik izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button