ARTEA

“Amén, zu hor ta ni hemen” erakusketa Durangon

Ismael Iglesias-ek Amén, zu hor ta ni hemen erakusketa inauguratuko du, Durangoko Arte eta Historia Museoan.

A.Z.H.T.N.H. artista honen lanik esanguratsuenen berraztertze bat da, non ikerketarekiko eta esperimentazioarekiko duen grina erakusten baitu.

Oraingo honetan, artistak berak Jose Julian Bakedano zine zuzendariaren laguntza izan du. Durangoko Arte eta Historia Museoko areto bitan izango dira ikusgai beren lanak, izan ere sortzaile biak durangarrak dira, eta hala, osagarri bezala edota beste obra bat gehiago balitz bezala, bere azken proiektuetako baten irudiak erabiliz katalogo bat sortu du: Prácticas Bastardas.

Ismael Iglesias Euskal Herriko Unibertsitatearen bidez Arte Ederretan lizentziatu zen, pintura eta ikus-entzunezko espezialitatean (97-98) eta Espazio Abisalaren kudeaketa eta koordinazioa-n (2001-06). Hainbat erresidentzia egin ditu: Bilboarte fundazioa (02,04,13), Bristol (98), Pariseko Colegio España (07), Delfina Foundation (08), CCA Andratx (12), MAstudio Beijing (11), Mexiko (13).

Ismael Iglesias diziplina anitzeko artista bat da, bere estilo propioarekin lan-ibilbide plural bat eraikitzeko gai izan dena. Bere lanak, eraginkortasun bisual handikoak dira eta gaur egungo lanabes teknologikoen inguruan eginiko bilaketa sistematikoan dute jatorria. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button