BESTELAKOAK

Aste Nagusiko Kartel Lehiaketa

Ostiralean 2012ko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea ixten da, beraz, ideiak buruan bor-bor dituzuenok, orri batean plasmatu eta bidali zuen proposamenak. Saria 2.500 euro izango da.

Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere. Kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200Kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat. Kolorea eta teknika, bakoitzak nahi duena baina obrak originalak izango dira.

Gero, epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalgune eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarrek parte hartzeko aldia irekiko da, gutxienez hamar egunekoa. Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartuko dute, horretarako erabilgarri jarriko diren bitartekoak baliatuta, halako moduz non boto gehien jasotzen duen kartela izango baita sariaren irabazlea.

Esan dugun bezala, azken eguna ekainaren 15ean, (13:30etara arte), eta non? Jaietako Sailean (Venezuela Plaza 2, 5 48001 Bilbo) 09:00etatik 13:30etara.

Animo!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button