ESZENA

Taupada antzerki taldearen “Erotik” Elgoibarren

Taupada Antzerki Taldea, 1977 urtean sortu zen Elgoibarren. Ordutik formatu handiko 23 ikuskizun sortu ditu. Barikuan, abenduak 21, Elgoibarreko Herriko Antzokian, Erotik ikuskizuna aurkeztuko du.

Erotik antzezlana erakargarria da eta zirrara eragiten du. Gertaerak toki itxi eta kezkagarri batean kokatzen dira, psikiatriko batean, hain zuzen.
Protagonistek misterio, intriga eta abentura zoroak biziko dituzte, nahiz eta beraien nahia maitasuna lortzea besterik izan ez.

“Ezertxo ere ez da ematen duena; errealitateak, fikzioak, umoreak, absurdoak eta esperpentoak pertsonaien portaera logikoarekin talka egiten dutenean, sortzen baita antzez-jokoa”. Horrela azaltzen dute Taupada Antzerki Taldeko kideek Elgoibarko Herriko Antzokian, abenduaren 20 estreinatuko duten Erotik ikuskizuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button