IKUS-ENTZUN

Kontzertuak eta filmak, Artium museoan

Film laburren jaialdia da Korterraza Araba, eta lurralde horretako dozena bat udalerritik igaroko da udan. Datorren astean baina, Gasteizen egingo du geldiunea, eta uztailaren 29tik abuztuaren 1era, Gasteizko Artium museoan kontzertuak eta filmak nahastuko dituzte.

Uztailaren 29an hasiko da ekimena, 20:00etan, Dummie taldeak egingo duen kontzertuarekin. Proiekzioak 22:00etan izango dira.

Hurrengo egunean, uztailak 30, osteguna, Arabako Film Laburraren Eguna egingo dute. Egun berezi horretarako Los Misterios eta Mal y Tarde taldeek kontzertua egingo dute. Ostean, Txema Blaskori omenaldi egingo zaio, eta ondoren, egun horretako proiekzioak pantailaratuko dira.

Ostiraleko emanaldiaren aurretik Watch Out Soul-Funk Banda arituko da eta larunbatean Daddy´S Fun Club taldeak jarriko du musika. Azken egun horretan film laburren emanaldiaren aurretik, José Luis Santos-en Homónimos Anónimos lanaren aurrestreinaldi ofiziala egingo da.

Guztia borobiltzeko The Snake Charmers taldeak eskainiko du kontzertua gau minean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button