IKUS-ENTZUN

“PortuZine”, zine eta arte eszenikoen erakusketa

Portugaleteko Udalak eta Zinegoak Bilboko gaylesbotrans zinema Jaialdiak PortuZine 2014 antolatu dute, familia guztientzako zinema eta arte eszenikoen lehenengo erakusketa. Azaroaren 7an, 8an eta 9an zinema, ipuin-kontalariak eta antzerki zikloa programatu dira, bertako familia guztientzat PortuZine izenburupean. Programaren helburua gizartean elkarrekin bizi diren familia eredu berriak eta harreman afektibo forma berriak publikoari hurbiltzea da.

Programazioan bi film proiektatuko dira Hornidura Merkatuan: nerabeei eta publiko orokorrari zuzendutako Mikel Rueda zuzendariak eginiko A escondidas, eta El espantatiburones umeei eta familiei zuzendutako animazio filma, bestetik.
Horretaz gain, Alabazan taldeak Maitasun ipuinak familian euskarazko ipuin-kontaketaren bi saio egingo ditu. Zinegoakek eta Mauma Taldeak koproduzitutako Martinak bere istorioa aurkitu zuenean euskarazko antzerki obra ere izango da ikusgai.

PortuZineko aktibitateak Hornidura Azokan, San Roke Zentro Sozialean, Santa Klara Zentro Kulturalean eta Nuestra Señora del Carmen ikastetxean burutuko dira, eta guztiak Portugaleteko Udalak martxan jarritako sentsibilizazio kanpainaren ildotik datoz.

Ekimenaren informazioa www.portuzine.com webgunean dago eskuragai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button