MUSIKA

Andre Williams rhythm and blues artista beltzak joko du bihar Donostian

Andre Williams artista beltza (Alabama, 1936), 50eko hamarkadan hasi zen diskoak grabatzen Detroiteko Fortune diskoetxearekin. Izan ere, bertan grabatu zituen bere kanturik ezagunenak, besteak beste, Bacon Fat edo Jail Beat, rhythm and blues (R&b) kantu lizunak, hain zuzen. Garai hori primeran bilduta dago Mr. Rhythm diskoan.

60ko hamarkadan berriz, Motown soul diskoetxe ezagunean aritu zen konpositore lanetan. Barry Gordy zigiluko buruarekin hainbat liskar izan ondoren, Chicagora joan zen eta han Chess/Checker diskoetxearekin sinatu zuen. 60ko eta 70eko hamarkadan soul eta funk doinu andana idatzi zuen, horietako asko Vampisoul diskoetxeak duela urte gutxi batzuk plazaraturiko Movin' on with… bilduman jasotzen dira. 80ko hamarkadan arazo larriak izan zituen drogekin eta 90eko hamarkadan Norton Records New Yorkeko r'n'r zigilu ezagunak kaletik atera zuen eta bere ibilbide profesionalari berriro heldu zion. Harrezkeroztik diskoak eta kontzertuak egiten ari da etengabe, bai AEBetan, bai Europan. Oraintsu liburu bat ere plazaratu du Nortonen eskutik. Bihar Donostian eskainiko duen kontzertuan That all I need izenburuko lana aurkeztuko du The Goldstars taldearen laguntzarekin.

 

Estatubatuarrarekin batera, Bilboko Santiago Delgado eta Runaway Lovers taldea izango da. Delgadok letra umoretsuekin josiriko doo woop kantuak idazten ditu.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button