ESZENA

Malandain Ballet-en eskutik, “Euskal Hitzorduak” Biarritzen

Asteburu honetan hasita eta azaroaren 11ra bitartean, Malandain Balletek euskal dantzaren inguruko Euskal Hitzorduak zikloaren hirugarren edizioa antolatuko du Biarritzen.

Bertan estilo, diziplina eta aniztasun handiko euskal dantzak deskubritzeko parada egongo da, horretarako propio eratuko diren tailer eta ikusgarri ezberdinen bidez. Ekitaldi honen nahia da Iparraldeko zein Hegoaldeko dantza konpainien arteko topaketak bultzatzea da.

Programazioaren barruan erakusketa berezi bat atondu da: Euskal jantziei buruzko erakusketa. Herriko Kasinoko sartzean izango da ikusgai, azaroaren 2tik 9ra.

Bertan parte hartuko duten artista eta talde batzuk honakoak dituzue: Kukai dantza, Bilaka, Mathieu Vivier, Aukeran, Edu Muruamendiaraz, Maritzuli Konpainia, Johañe Etchebest eta abar.

Programazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button