BERTSOTAN

Bizkaiko Eskolartekoaren finalistak

Lau kanporaketa jokatu ostean eta saio bakoitzeko irabazlea finalera zuzenean sailkatuta, erabakita gelditu dira aurtengo Bizkaiko Eskolarteko finalistak. Hauek maiatzaren 22an izango den finalean parte hartuko dute, Getxoko Fadura kiroldegian.

Hauek dira 2016ko finalistak: Aritz Landeta, Algortako Bertsolari Eskola; Beñat Bilbao, Lilibertso Bertso Eskola; Bittor Altube, Durangaldeko Bertso Eskola; Eneko Barruetabeña, Durangaldeko Bertso Eskola; Gorka Pagonabarra, Durangaldeko Bertso Eskola; Iruri Altzerreka, Berrizko Bertso Eskola; Txaber Altube, Durangaldeko Bertso Eskola; eta Unai Mendiburu, Algortako Bertsolari Eskola

Diogun bezala, maiatzaren 22an jokatuko da Eskolarteko finala, Fadura kiroldegian eta egun horretarako Bizkaiko Bertsozale Elkarteak egun osoko jaia prestatu du. Tartean, Bizkaiko Eskolarteko idatzizko txapelketa izango da, bai eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa ere.

Show More

Related Articles

Back to top button