LITERATURA

Bizkaiko emakumeen euskal literatura

Bizkaiko emakumeen euskal literatura izeneko tailerra jarriko da martxan Bizkaiko Foru Liburutegian, otsailaren 7tik apirilaren 25era (asteartero), Josune Muñoz adituaren eskutik. Bertara joan nahi baduzue, izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 2ra arte izango da.

Tailerraren helburuak honako hauek dira: Bizkaiko emakumeen literatura (ahozkoa zein idatzizkoa) hobeto ezagutzea, eta emakumeen liburuak eta komikiak irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea. Izan ere, Bizkaiko emakumeen iragan literarioa ez da ondo ezagutzen, baina ibilbide luzeko ondarea da. Ahozko adierazpideetatik abiatuta, emakumeen izenak eta lanak berreskuratuko dira, egungo literaturara iritsi arte.

Bertan hainbat gai tratatuko dira: baladak, ipuinak eta herri kantak, edo emakumetasuna gaia (amak, alabak, arrebak, ilobak, etab. Bizenta Mogel, Errose Bustintza); bai eta idazle, ilustratzaile edota bertsolarien ibilbideak ere, tartean, Miren Agur Meabe, Yolanda Arrieta, Laura Mintegi, Ana Urkiza, Irati Elorrieta, Irati Jiménez, Alaine Agirre, Ohiane Amantegi, Lizar Begoña, Leyre Vargas, Alaine Agirre, Iraia Okina, Eider Eibar, Arantza Plaza, Onintze Enbeitia, Miren Amuriza, Sonia Gonzalez, Leire Bilbao, edo Nerea Arrien.

Josune Muñoz euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan aritzen da. 2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartzen du. 2014. urtean Café para madres izenburuko ekimena martxan jarri zuen; bertan amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button