BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala gero eta hurbilago

Markina-Xemeinen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa jokatu da, eta bertan Gorka Pagonabarraga Agorria, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak bildu dira.
Guztien artean Txaber Altube izan da onena, eta ondorioz, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten abenduaren 20ko finalean.

Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilboko Casillan, eta oholtza gainean Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Gorka Pagonabarraga Agorria arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button