BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, Nerea Ibarzabal onena

Larunbatean jokatu zen Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Oholtza gainean Aitor Bizkarra Ruiz,  Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa aritu ziren.

Aipaturiko zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin ostean, eta lehenengo atala amaitu zenean, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek puntu gehien batu eta eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Bion aretik sortu da aurtengo txapelduna: Nerea Ibarzabal. Joseba Etxebarriaren eta Moises Enbeitaren eskutik jantzi du txapela Ibarzabalek.

Atzetik, Jone Uria Albizuri, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola eta Gorka Pagonabarraga Agorria.

Egun gogoangarria. Zorionak txapeldunari!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button