Bart Hess-ek gidatuko duen tailerra uztailaren 13an hasi eta 15era bitartean luzatuko da. Artista plastiko eta ikusizkoei, eta arte ikasleei zuzendua dago batik bat. Parte hartzaileek aztertuko dute nola eragiten dioten elkarri gorputzak, objektuek eta argazkiak artearen munduan.
Zenbait materialen bidez, norberaren gorputza, edo beste batena, inplementatuko da eta modu horretan esperimentuak sortuko ditu; argazkiak baliatuz erregistratuko dituen zentzuak aldatuz edo ezarriz joango da.
Lan onenak hautatuta, MID¬_E Studio 010 testuinguruan jarriko dira erakusgai. Programa hori MID_E nazioarteko erakusketako zortzigarren ediziokoa da.
Bart Hess holandarra egongo da zuzendari. Artista plastiko eta ikusizko honek, artearen eta publizitate komunikazioaren eremuetan lan egiten du. Animazioa, bideoa, argazkigintza, esku-hartze plastikoa eta moda hartzen ditu giza forma esploratzeko eta gorputzaren imagineria propioa proiektatzeko.
Artelekuk bidalita