BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen hasiko da irailean

Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizeko Kultur Etxean, eta abenduaren 20an jokatuko da finala, Bilbon.

Lehen saio horretan, Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño), Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Izaro Bilbao Arostegi (Mungia), Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo) eta Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia) arituko dira.

Egitura aldaketarekin dator aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: finalaurrekoak bi bueltatara jokatuko dira. Hiru fase egongo dira orain arte moduan: Lehenengo fasean bost saio jokatuko dira, finalaurrekoen lehenengo bueltan hiru saio, bigarren bueltan saio bi, eta azkenik, finala.

Hainbat helburu ditu aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketak: Bertsogintzaren oinarria finkatu eta garatzea; bertsolariei euren bertsokeran garatzeko aukera ematea; bertsolariei plazak eskaintzea: leku, bertsokide eta entzule desberdinak edukitzeko; Txapelketak ematen duen indarraldia aprobetxatu, plazan eragiteko; bertsozaleak erakartzea; eta talde teknikoak hobetu eta sendotzea.

Txapelketari buruzko informazioa: BBTX25

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button