BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalari begira dago

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbao Arenan jokatuko da larunbatean, abenduaren 16an, 17:00etatik aurrera.

Oholtzaren gainean finalera heldu diren zortzi bertsolariak: Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Maiatzean Txapelketako sailkapen fasea, Udabarria Bertsotan, jokatu zen eta urriaren 1ean hasiera eman zitzaion txapelketari. Udagoienean sei kanporaketa jokatu dira eta 36 bertsolarik parte hartu dute horietan. Finalaurrekoetan zazpi bertsolari egon dira zain, 2021eko finaletik zuzenean sailkatutakoak, eta kanporaketetatik sailkatutako 11ekin batuta, guztira 18 bertsolarik abestu dute finalaurrekoetan. Horietatik zortzi heldu dira finalera.

Aurten Begoña Iturriza Zabalak jantziko dio txapela irabazleari. Iturriza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sorrerako kide izan zen, eta 40. urteurrenean, horixe omendu nahi izan du Elkarteak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button