IKUS-ENTZUN

Habanako Euskal Etxean, euskal zinema

Habanako Euskal Etxean jai giroan daude 140. urteurrena ospatzen ari baitira, eta ospakizunak borobilak izateko, euskal zine zikloa atondu dute bertan. Hiru film pantailaratuko dituzte egun hauetan.

Joan den astean hasi zen zikloa Asier Altunaren Amama filmarekin. Horren ostean beste hiru euskal lan izango dira ikusgai. Hala, gaur berton, Kutsidazu Bidea, Ixabel (Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo, 2006) emango dute Euskal Etxeko egoitzan, 17:30ean.
Film honek Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratutako umore eleberri laburra du oinarri. Liburua oso arrakastatsua izan zen, euskaldunberri asko nobelako pertsonaiarekin identifikatu zirelako, komunikatzeko eta euskaraz ulertzeko egin behar diren ahaleginak, batzuetan, ustelak gertatzen baitira. Filmak oso ondo egina dago, eta fideltasun handia gordetzen du liburuarekiko.

Biharko saioan, Borja Cobeagaren Negociador (2015) lana pantailaratuko da, 18:00etan, Cinecito aretoan. Zikloa amaitzeko, uztailaren 15ean, Aitor Merinoren Asier eta biok (2014) dokumentala eskainiko da, ordu eta toki berean.

Emanaldi hauez gain ekitaldi sorta handi bat ere ondu dute. Ikusi hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button