LITERATURA

“Bizkaidatz Literatur Saria” abian da

Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaitarren literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi duen Bizkaidatz Literatur Sarirako deialdia egin du.

Lehiaketa honetan idazle batek istorio baten hasiera idatziko du eta istorio horri jarraipena emango diote parte hartzaileek. Bizkaidatz ekimenarekin bizkaitarrek euren irudimena aska dezakete eta kontakizunak sortuko dituzte bi istorioren hastapenetik abiatuta, euskaraz edota gaztelaniaz.

Edizio honetan, Alaine Agirre Garmendiak euskarazko historiaren hasiera proposatu du, Zutunik eta makurtuta izenekoa, eta Mikel Santiago Garaikoetxeak, gaztelaniaz, Una sorpresa de ocho patas istorioaren hasiera proposatu du.

Lehiakide bat, kasu honetan 16 urtetik gorakoa, berdin aurkeztu ahal izango da euskarazko edo/eta gaztelaniazko kontakizunera.

Kontakizunek gutxienez 12 orrialde eta gehienez 15 orrialde izan behar dituzte, eta  irailaren 30eko 13:30ak arte aurkeztu ahal izango dira.
Lanak eskura edo postaz entregatu ahal izango dira Laguntza, Erregistro Eta Herritarren Arretarako Bulegoan (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak (https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera).

Bizkaidatz Literatur Sariaren oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button