MUSIKA

Suaia rap eta reggae musikariak EP berria argitaratu du

Suaia artistak Legez Kanpo Dantzan izenburuko EPa plazaratu du. Grabazioak lau abesti eta lau bertsio biltzen ditu. Taupaka Elkartearen arabera, “sound system-era zuzendutako diskoa da, reggae-dub edota stepperretik ragga-jungle-era doana”. Lan berriarekin batera, Suaiak Hemen eta Orain abestiaren bideoklipa ere plazaratu du.

Suaiaren esanetan, “askatasun murrizketak eta errepresioaren garaia bizi dugu, zentzura eta jazarpen ideologikoarena, hainbat pertsonarentzako bat ere berririk ez dena. Normaltasunez jokatzen dugu. Horregatik, sound systemak transmititzen dituen baloreak omendu nahi izan ditut, hau da, askatasuna eta autogestioa, eta era berean, autogestioaren bitartez espazioak eraldatu eta askatzen dituzten pertsonak ere omendu”.

Legez Kanpo Dantzan diskoan Piztu! Mixtape lanean bildutako hiru doinu biltzen dira, baina oraingoan bertsio peto moduan aurkezten dira, bakoitza erremixa edo dub bertsioarekin batera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button