ESZENA

“Emakumeak eskenan 2013”, VII. Antzerki zirkuitua

Txalo artean eta energiaz beterik egin dute Besarkada Talde Amateurren Federazioko kideek Emakumeak eskenan 2013 VII. Antzerki zirkuituaren aurkezpen ofiziala gaur goizean.

Harrera beroa izan du ekimenak, bertan konpainia parte-hartzailetako kideak egon baitira babesa ematen, beraien obrak eta ikuskizunen egutegia aurkeztu bitartean. Tartean, Kepa Gallego (aktore eta eskena zuzendaria) Ramón Barea (aktore eta eskena zuzendaria), Marina Merino eta Maria Urzelay izan dira egingo denari buruzko xehetasuna ematen eta egindako lana baloratzen, eta bertako kideak adoretzen.

Aurten abiatuko da VII. edizioa eta hori ere “eskertzekoa eta baloratzekoa da, ekimen honetan imajinazio, ahalegin eta energia asko jartzen baita”. Urtero, ekimen honen atzean, lan handia dagoela baieztatu dute antolatzaileek: “komunikatzeko xedea, eta asmoa, eszenatokiak berriz zapaltzeko gogoa, eta zirkuitua oso akuilu ona da lanean hasteko”.

Ramon Barea aktoreak ere baloratu du afizionatuen lana, “ betidanik sentitu naiz identifikatua eromen hauekin, neu ere amateurra sentitzen naizelako, izan ere, nire zaletasuna afiziotik etorri zitzaidan. Hau antzerkiaren esentzia da, maitasuna, lana eta errespetua antzerkiarekiko”.

Zirkuituaren barruan parte hartuko duten konpainiak eta antzezlanak honakoak dira: Aztiak taldeak Es una niña taularatuko du; Hamaika taldeak, Maxmadera; Luna Lenak, Trompicones; Totum taldeak, De vuelta; Xankorek Fantasmas de 6 a 9; eta Juego de Damas-ek Entre mujeres.

Hau errealitate bilakatzeko Bizkaiko Foru Aldundia, Emakunde eta Getxo, Erandio, Sestao, Arrigorriaga, Muskiz eta Gernikako Udalen laguntza jaso da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button