ARTEA

Bizitzaren aurrean kokatzeko modu bat

Kubo Kutxa aretoan, Soledad Sevilla artistak azken 25 urteetan egindako lanekin Nire paisaia propioa izeneko erakusketa zabaldu da, maiatzaren 28ra bitartean.

Nire paisaia propioa erakusketak artistaren munduan murgiltzea proposatzen du, Artistarentzat margolaritza bizitzaren aurrean kokatzeko modu bat da, eta hala, “bere paisaia ordenatu, puru eta argia aurkezten du, geometriari, espazioari eta argiari buruzko ikerketa sakonean oinarritua.”
Soledad Sevillak espresuki sortu du erakusketa hau Kubo Kutxarako, eta horretarako aintzat hartu ditu espazioaren iradokizunak.
Erakusketak artistaren ibilbideko lau puntu funtsezko islatzen ditu: lehena Nada Temas da, eta instalazioa sortu du, Santa Teresa Avilakoaren poema batean oinarrituta: Nada te turbe. Bigarrena Trama baten permutazioak eta bariazioak da. Abstrakzio geometrikoa da artistaren ibilbidearen hasierako serie-marrazkietan: lerroak behin eta berriro errepikatuz, espazio garbiak sortzen ditu.
Hirugarrena Nekazaritza-Arkitekturak izenekoa da, eta Granadako Ibarreko paisaian oinarrituta dago, eta, zehatzago esanda, han hedatzen diren tabako-idortegietan. Eta laugarrena, abstrakzio hutsezko lanen kontrakarrean, Muros sortako abstrakzioa. Horretan, alderdi geometrikoak eta organikoak nahasten dira. Azken batean, artistari liluragarriak iruditzen zaizkio gauza igarokorrak.
Artistaren hitzetan: “Formatu handiari esker, ikuslea inguratzen dut, eta, hala, margolanari begiratzen dio amildegiari begiratzen zaion moduan, eta zalantzan jartzen du bere posizioa zein den, giza eskala gainditzen duten tamainen aurrean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button