ARTEA

Arteaz eta euskal gizarteaz arituko dira gaurko “Meatzaleak” saioan

Bilboko Azkuna Zentroan egiten ari den Meatzaleak solasaldi-zikloaren baitan, arteaz arituko da asteazkenean Haizea Barcenilla (Lezo, 1984) arte historialaria, 19:00etatik aurrera. Elkarrizketa Leire Palacios kazetariak zuzenduko du.

Barcenillak ondoko gaia izango du hizpide: “Zein funtzio betetzen du arteak egun euskal gizartearentzat sinboloak sortzeko orduan?”.

Artearen historia ikasi zuen Barcenillak, eta gero, arte-komisario masterra egin zuen Londreseko Goldsmiths eskolan. Berria egunkarian eta Mugalari aldizkarian arte kritikari aritu da. Hainbat erakusketen antolaketan parte hartu du eta askotariko argitalpenetan inplikatu da.

Meatzaleak saioen harira, Bilbo, Euskal Herria eta mundua kontatu nahi dira kultur adierazpide askotariko sortzaileen jakintza eta iritzien bidez, eta horretarako programa zabala osatu da udara bitartean. Artea, identitatea, gorputza eta hizkuntza parametroetatik abiatuta beste gai asko jorratuko dira, hala nola, musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak edo bertsolaritza, hitzaldiak, mahai-inguru didaktikoak, elkarrizketak eta zuzeneko emanaldiak tarteko.

Informazio gehiago: azkunazentroa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button