ARTEA

Bizitza lentean zehar

Urrira bitartean Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 erakusketa ikusgai dago Tabakalerako Artegunean. Egunotan, eta hainbat aditurekin, mintegi bat antolatu da erakusketaren kariaz.

Argentinako eta nazioarteko argazkilaritzaren historian narratiba bat antolatzeko funtsezkoak diren sekuentzia bisualak haizatu nahi izan ditu erakusketa horrek. Lehenengo belaunaldian, 1930eko hamarralditik 1960ko hamarraldira, eredu femenino tradizionalaren eredua agertzen da, etxeko emakume burgesa, ezkontza eta familia bere bizitza proiektatzeko irtenbide gisan hartuta. Garai haietako hainbatek  lotura estua zuten germaniar munduarekin: Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fusková.
Bigarren belaunaldiak, Alicia D’Amico, Alicia Sanguinetti, Julie Weisz eta Adriana Lestidok osatuak, Argentinaren une historiko nahasietan lan egin zuen, zehazki 1976. eta 1983. urteen bitartean, eta ondare dokumentalistarekin jarraitu zuten. Geroko emakume argazkilariek “diktaduraren kontrako erresistentzia politikoan eta borrokan parte hartu zuten, demokrazian giza eskubideen aldeko mugimenduetan parte hartu zuten bezalaxe”.

Bost gune tematikotan dago antolatua erakusketa, eta bi belaunalditako argentinar emakume argazkilarien argazkiak biltzen ditu.
Diogun moduan horren harira mintegi bat antolatu da. Hala gaur berton, irailak 7, 18:00etan, Maria Laura Rosa erakusketaren komisarioak Bizitza lentean zehar izeneko hitzaldia egingo du. Irailaren 9an, 18:00etan, Narcisa Hirschekin eta Daniela Muttisekin antolatu da mintzaldi bat. Alicia Sanguinettirekin izango da hurrengo solasaldia irailaren 14an, 18:00etan. Azkenik, urriaren 1ean, 18:00etan, Juan Vicente Aliaga adituak Bide paraleloak. Feminismoa, askapen sexuala eta argazkilaritza Latinoamerikan eta Espainian izeneko hitzaldia egingo du.

Hemen duzue erakusketaren eta jarduera horien gaineko informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button