IKUS-ENTZUN

Mendi, eskalada eta abentura guztiak “Mendi Tour” zikloan, Getxon

Iazko Bilbao Mendi Film Zinemaldiko film onenak proiektatuko dira, azaroaren 13tik 15era, Romoko Kultur Etxean. Hiru egunez, mendi, eskalada eta abenturari buruzko 10 film proiektatuko dira. Saioak 19:30ean hasiko dira.

Gaur berton, hilak 13, abiatuko zikloa The Time Within  (Ben Sturgulewski) eta Aurrera  (Mikel Peña) film laburrekin. Hirugarren filma Bonnington Mountaineer  (Brian Hall eta Keith Partridge) dokumental zoragarria izango da. Bertan, mendizale handi baten bizipen hunkigarriak biltzen dira. Film honek Mendi Pelikula Onenari emandako saria irabazi zuen 2017ko BMFFn.

Biharamunean, asteazkenean, zuen The Last Honey Hunter (Ben Knight), Uruca II-Bugaboos edition (Erick Grigorovski) eta, azkenik, Pshycho Vertical (Jen Randall) filmak pantailaratuko dira.

Azken egunean lau proiekzio egongo dira. Where the Wild Things Play (Krystle Wright) eta epaimahaiaren saria eta Zuzendari Onenari eta Eskalada Film Onenari emandako sariak irabazi zuten filmak : Mama (Wotjek Kozakiewicz), The Frozen Road (Ben Page) eta Safety Third  (Cedar Wright / Taylor Keating).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button