ESZENA

Bizitza amaitzen denean

ATX Teatroa taldeak Balbea izeneko antzezlana egingo du egunotan, abenduak 8 eta 9,  Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.

“Egunen batean, momentu bat ailegatzen da non bizitza amaitzen den. Baina prest al gaude hiltzeko? Ez edozein modutan, ez. Duintasunez hiltzeko, egin dugun bizitzarekin konforme, bizitzaren arintasunez kontziente. Hementxe dugu Gregorio, buru eta gorputz ahalmenak gainbehera, bere egunerokotasuna delirio eta errealitatearen artean bizitzen… Munduak ez dio poztasun handirik eman, suminduta dago eta amets bakar bat dauka: badaki bere azken momentua ailegatzear dagoena eta ez du haserre hil nahi.”

Lanaren argumentua honakoa duzue: Gregorio aulki gurpildun batean iltzatuta bizi da. Bere bizitzaren azken egun horietan delirio eta errealitatearen artean borrokan dabil. Haserre dago, suminduta, badakielako hilko dela eta berarekin bizitza ez da samurra izan, eta oraindik baditu gauza asko egin nahi dituenak, eta oraindik baditu gauza asko esan nahi dituenak…. Baina ez dauka denbora gehiagorik… amaitzear dago. Bere burua prestatu nahi du jokaera horrekin ez hiltzeko, Heriotza datorrenean bere kontu guztiak konponduta ikusi nahi ditu. Sekula ez dugu jakingo, dagoeneko hilda dagoen edo ez, edota agertzen diren bestelako pertsonaiak egitan existitzen diren edo ez…. Horren lainoak dira-eta gure azken eguna….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.