ARTEA

Bizi puska bat

Urriaren 21etik otsailaren 27ra bitartean Maialen Lujanbioren Bizitza happening hartuko du Tabakalerak, Scala proiektuaren baitan. Sorkuntza eraikinaren eskailera nagusirako ad hoc egin da eta soinu-lan bat da.

Bizitza happening letra eta soinuzko instalazioa da. Izan ere, “soinuaz gainera Tabakalerako eskailera burutean irakurri daitezkeen hainbat idatzizko testu zatik osatzen dute instalazioa. Testu horiek soinu-lanaren partitura gisa ulertzen dira eta, Scalako gainontzeko proposamen guztietan bezala, espazioan fisikoki aurkezten dira.

Instalazioa sortzeko Maialen Lujanbiok Xabier Erkizia soinu-ekoizle eta artistaren aholku eta laguntza izan ditu, eta alderdi teknikoan, piezaren grabazio eta edizioan, hartu du parte.

Scala proposamenak musikara eta soinura hurbiltzeko dauden hamaika hizkuntza eta moduak  bildu nahi ditu gune arkitektoniko berezi batean, beti ere, interakzio berri eta harrigarriak sortzeko eta erakusteko. Antolatzaileen esanetan, “Scalak musika eta musika kanpoko harremanetan sakontzera gonbidatzen gaitu, entzuten dugunean eta entzuten ez dugun horretan sakontzeko”.
2020ko abenduaren 10ean abiatu zen proiektua Pauline Oliverosen Sound Patterns piezarekin. Ondoren, Niño de Elcheren La pena y el alivio izeneko soinu-pieza instalatu zen. Hirugarren proposamena Maialen Lujanbioren lana da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button