IKUS-ENTZUN

“Euskal Emakume Zinemagileak” zikloa, Artiumen

Artium Museoa Euskadiko Filmategiaren egoitza izango da hemendik aurrera, eta jarduera horretan hasiko da gaur berton abiatuko den Euskal Emakume Zinemagileak zikloarekin. Aipaturiko zikloa hiru urtez luzatuko da gutxienez.

Ekimenaren barruan bederatzi film proiektatuko dira ondoko zuzendariek eginak: Arantxa Lazkano, Mirentxu Purroy, Julia Juaniz, Bertha Gaztelumendi, Helena Taberna, Aizpea Goenaga, Mireia Gabilondo, Ana eíez eta Maite Ruiz de Austri.

Lehen ziklo hau urriaren 14tik abenduaren 16ra bitartean garatuko da, eta emanaldiak ostegunero izango dira. Gaur, urriak 14, antolatu da lehen proiekzioa: Urte ilunak (Arantxa Lazkano, 1992).  Lanaren sinopsia honakoa da: Itziarrek 8 urte ditu eta bi mundu desberdinetan bizi da. Alde batetik, haren gurasoek (Gerra Zibilaren ondoren etsita bizi diren abertzale euskaldunak) eta ikasten ari den eskolako mojek irudikatzen duten errepresioaren eta tristuraren munduan. Beste mundua kalekoa da, eta Itziar han eroso eta pozik sentitzen da. Baina gaixotasun batek eraginda, Itziar barnetegi batera bidaliko dute, bere lagunengandik eta leku gustukoenengandik urruti. Itzuleran, urte batzuen ondoren, Itziarrek berriro topo egingo du bere herriarekin eta lagunekin. Baina dagoeneko ezer ez da izango lehen zen bezalakoa.

Urriaren 21ean izango da hurrengo zita Varados (Helena Taberna, 2019) lanarekin. Hil honen amaieran ere, 28an, Mariposas de hierro (Bertha Gaztelumendi, 2012) filma pantailaratuko da.

Azaroaren amaieran saio berezi bat egingo da Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean, frankismoari aurre egin zioten euskal emakumeen protagonismoa ardatz hartuta (Les mères espagnoles, 1975 eta La marche des femmes à Hendaye, 1975).

Emanaldi guztien gaineko xehetasunak Artiumek ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button