BESTELAKOAK

BizBAK Indie Jaialdia egingo dute maiatzean

Maiatzean pop eta rock musika independentea ardatz duen BizBAK Indie Jaialdia egingo dute Bilboko UPV/EHU Bizkaia Aretoan. Ekimena UPV/EHU-ko BizBAK Kultur Gestiorako Bulegoak atondu du. Hiru eguneko jaialdian bederatzi taldek parte hartuko dute; Euskal Herriko ordezkaritza handia eta interesgarria izango da.

Jaialdiaren aurkezpenean Gabriel Villota Toyosek adierazi duenez, “gaur egun indie kontzeptua nabarmentzeak keinu hutsala eta gatzgabea irudi lezake: alabaina, atzean, inplizituki, defendatu beharreko balio garrantzitsuak daudela uste dugu; BizBAKena bezalako unibertsitate kultura proiektu batek hartu ez ezik, sustatu eta bultzatu ere egin behar dituen jarrera estetikoak (eta, beraz, etikoak)”.

Honatx jaialdian parte hartu duen taldeen zerrenda: maiatzaren 4an, Guadalupe Plata Andaluziako blues hirukotea eta Euskal Herriko Gora Japon (no wave) Eta Manett (alt country); maiatzaren 11n, Argentinako Capsula rock hirukotea eta Ainara Legardon (rock independentea) eta Mobydick (songwriter-a) euskal ordezkariak. Azkenik, maiatzaren 18an, Euskal Herriko beste hiru taldek joko dute: Zodiacs (power pop), Muy Fellini (pop eta rock independentea), Joseba Irazoki (bakarlari esperimentala).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button