ARTEA

Aisia izango da gaur berton hasiko den Getxophotoren muina

Getxophotoren edizio honetan ikusi ahal izango diren lanek, aisiaren errituak beren era askotako adierazpenetan erakutsiko dituzte; mendebaldeko aisia, ongizate gizartean sustatua eta askorentzako izateko arrazoi bakarra bihurtua.
Parte hartuko duten argazkilarietako batzuk hauexek dira: Martin Parra, Nadav Kander, Martin Schoeller, Steve Schofield, Phillip Toledano, Naomi Harris, Robert Huber, Txema Salvans, Martin Kollar, Stacy Kranitz, Greg Miller, Peter Dench eta James Mollison.

Txema Salvans egile ospetsuak lantegia eskainiko du irailean. Lantegi horretan berak argazkigintzarekin daukan harremanari buruzko gogoetarako giroa sortzen ahaleginduko da. "Helburua pausu bat haratago joatea da eta argazkiak ateratzearen ekintza mekanikoari, hau zergatik egiten dugun pentsatzea gehitu. Honek, enkarguzko lana eta gure barne-diskurtso intimoa garatzen duten proiektu pertsonalak txandakatzeko gai izatera lagunduko digu" esan du adituak.

Jaialdiaren irekitze-ekitaldia argazkilari gonbidatuek egingo dute gaur, irailak 2, osteguna, 19:45ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Bertan egongo dira Frank Kalero komisario, Naomi Harris Steve Schofield, Berlin-eko Mentalgassi taldea, Andreas Meichsner eta Txema Salvans. Ekitaldia Martin Parr argazkilariaren hitzekin amaituko da.

Getxophotok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button