ESZENA

Antzerki-talde profesional eta erdi-profesionalentzat “OFF Lokal” deialdia

Gasteizko Udal Antzoki Sareak OFF Lokal programaren deialdi berri bat abiarazi du Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 47. edizioaren barruan, eta egoitza fiskala Araban duten antzerki-talde profesional eta erdi-profesionalei zuzenduta. Deialdi horretara arte eszenikoetako proiektu laburrak aurkeztu ahal izango dira. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da.

Sortzaile lokalei zuzenduta dagoen deialdiak antzerkia ohikoez bestelako espazioetara eramatea du helburu. Horrexegatik, antzezlanak ikusle-kopuru mugatu batentzat (15 ikusletik 30era bitartean) eta antzeztu nahi diren lekura egokitu beharko dira, ikusleekiko gertutasuna funtsezko faktorea izaten delako, eta 15 eta 20 minutu arteko iraupena izan beharko dute.
Gaia librea izango da, eta proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz antzeztu beharko dira.

Guztira sei proiektu hautatuko dira jasotako proposamenen artean, eta Gasteizko Nazioarteko 47. Jaialdiaren programazioaren barruan aurkeztuko dira. Hautatutako obra bakoitzak 3.500 euro jasoko ditu.

Deialdiaren oinarri zehatzak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button