ARTEA

Giza eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak Giza eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa izeneko deialdia egin dute. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.

Ikuspegi malgua eta diziplinartekoa du deialdiak, eta honako hauek ahalbidetzera dago zuzendua: Nazioarteko elkartasunaren alorreko organizazio edo kolektiboen eta sorkuntza  artistikoaren adierazpenetako edozein (plastikoa, ikus-entzunezkoak, antzeztearteak…) lantzen duten kultur eragileen arteko harremana; gertatzen diren giza eskubideen urraketen gainean sentsibilizatzea herritarrak, sorkuntza artistikoaren bitartez, bidegabekeria horien aurrean gogoeta eta jarrera kritikoak garatzeko asmoz; eta Gasteizko organizazio sozialek nazioarteko elkartasunaren eta giza eskubideen alorrean bideratzen dituzten ekintzei buruzko gertuko eta benetako informazioa ematea herritarrei, bereziki hirian bizi diren pertsona edo komunitateen jatorri diren herrialdeei dagokienez.

Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 21era arte izango da.

Eta betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button