ARTEA

Marie Sommerrek “Surfaces” proiektua aurkeztu du

Bilbao Artek Marie Sommer sortzaile frantsesaren Surfaces izenburua duen ekoizpen propioko beste erakusketa bat abiatu du. Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarraren sorkuntza-proiektua irailaren 25era arte ikusi ahalko da.

Surfaces proiektuak memoriari erreferentzia egin nahi dion proposamena da; artistaren bi urteko lana jasotzen duen Anamnèse proiektuaren lehen partea da.
Obra honetan Marie Sommerrek Espainiako lurraldea aztertu du, izan ere “artistaren begiradarekin bizia jasotzen dutela diruditen harkaitzen eta harrien bitartez memorian eta denboran sakontzen duen sorkuntza bidaia” eskaintzen du Marie Sommerrek. Irudi batzuk naturan bertan jasotakoak dira, eta beste batzuk museoetatik ekarritakoak. “Pieza guztiek agerpenari eta desagerpenari buruz hitz egiten dute” azpimarratu du Marie Sommerrek.

Marie Sommerrek Frantzian ikasi zuen, Arleseko Argazki Nazio Goi Eskolan eta Pariseko Apainketa Arteen Nazio Goi Eskolan. Bere lana hainbat lekutan egon da ikusgai, eta laster Frantzian, Alemanian, Norvegian eta Italian aurkeztuko du.

Sommerren erakusketaren ondoren, Herliebe (Politiko-Poetiko) irailaren 16tik urriaren 2ra arte Kristalezko patioan, eta Areto nagusian Matriz, Iago Rey de la Fuente artistarena (urriaren 2tik 23ra) eta Proprioception Alessandra Torres artistarena (urriaren 30etik azaroaren 20tik) programatu dira.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button