IKUS-ENTZUN

Zerua ukitzen

Gaur berton, maiatzaren 11n, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, K2 zerua ukitzen izeneko filma pantailaratuko dute. Polonia, Erresuma Batua eta Alemaniaren arteko ekoizpena da eta Eliza Kubarska dokumentalgile eta alpinistak zuzendu du. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da.

1986ko udan, mundu osoko 12 herrialdetako espedizioak aldi berean ari ziren saiakera batean K2ko beheko kanpalekutik gorako maldetan, handiaren tontorra lortzeko xedez. Urte hartan, eskalatzaileetatik hamahiruk bertan utzi zuten bizia. Ordudanik, uda beltza esaten diote uda hari.

Kubarskak hil ziren eskalatzaile horien lau seme-alaba elkartzea lortzen zuen eta euren gurasoak lurperatuta dauden tokira, K2 mendiko oinarrizko kanpamendura, joan ziren. Bertan, euren gurasoek halako espedizio arriskutsuari ekiteko arrazoien inguruan gogoeta egin zuten. Filmean, gurasoak zergatik tematu ziren hain helburu arriskutsuan saiatuko dira ulertzen, seme-alaba hauetako batzuk umeak ziren artean edo amaren sabeletan zeuden. Egun, helduak dira eta helduen ikuskeratik ahaleginduko dira betiereko galderari erantzuten: zein da grinaren prezioa? 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button